dog friendly3

Rusticae
Ruralka

Etxea

Azpikoetxea  Donostia eta Iruñea artean kokaturiko baserria da, 1700. urtean eraikitako baserri xarmangarri eta paregabea.Gure landetxea bere osotasunean dago alokagai eta 10-12 lagunentzako edukiera dauka. 300 metro karratuko azalera du eta 5 logelatan dago antolatua, logela bakoitzak bere bainugela duelarik eta hauetako bat elbarrientzako prestatua dagoelarik. Honetaz gain sukaldea eta tximinia duen egongela dago, baita terraza eta jardina mahaiarekin eta barbakoarekin.

ZER AURKITUKO DUZU AZPIKOETXEAN?

  • 4 izarretako maila duen landetxea.
  • Egokitutako ostatua.  Behe solairuan egokitutako komuna duen gela dago, eta arkitektura aldetik trabarik gabeko gune amankomunak daude.
  • Dog-friendly gara eta  zure maskota zurekin ekar dezakezu besteak bezala etxeaz gozatu dadin. Erreserba egiteko garaian maskota ekarriko dezula jakin araziguzu, besterik ez.
  • Gela guztietan wifi sarbidea dago.
  • Etxe erosoa oraindik aurkitzeke duen ingurunearekin.

video

 

ERRESERBAK ETA ORDAINKETA

Erreserbak, internet, telefono edo posta bidez egin daitezke. Erreserba burututzat emango da idatziz konfirmatzen denean, posta elektronikoz. Erreserba egin ahal izateko %30eko gutxieneko sarrera egin beharko da. Gainontzekoa giltzak ematen direnean kobratuko da.

KITATZEAK

Gure kitatze politika hau da: iriste data baina 30 egun lehenago arte erreserba kitatzen bada, diru sarreraren %100 bueltatuko dizugu. Kitatzea 30-15 egun baino lehenago eginez gero, % 50 bueltatuko zaizu eta 15 egun baino gutxiago falta direnean egiten baduzu, ezingo dizugu diru itzultzerik egin.

SARRERA

Ez daukagu ez sartzeko ezta ateratzeko ordutegirik, baina beste talde batek etxea erabili behar badu, eguerdiko 12ak baino lehenago etxeak hutsik egon beharko du.Oso malguak gara eta zuen beharretara egokitzen saiatzen gara, erreserba egutegiak uzten duen heinean.

 ZERBITZUAK ETA BALDINTZAK

Etxea garbia ematen da, oheko eta komuneko arroparekin,baita sukaldeko tresneriarekin ere. Prezioaren barruan garbiketarako produktuak daude, baita sutarako egurra ere.Ekipamendua zaindu dezazuela espero dugu. Bestalde, etxea ez dago musika altua jartzeko festak  hartzeko moduan, ezkondu aurreko afariak bezala, hauek herriko beste bizilagunak molestatu baititzakete. Hortaz, guztiz debekatuak daude.Halaber, etxe barruan ezin da erre.Azpikoetxea ez da egonaldian eman daitezkeen zuzeneko edo zeharkako kalteren erantzule izango, suak eragindako lesioak edota beste kalte pertsonalak barne; ezta lapurreta edo jokaera kriminalaren ondorioz emandakoak. Era berean, ez da eman daitezken edozein horniketa arazotaz arduradun izango, hauek, energía, ura internet edo TB sarbideari dagokizkionean.

Ahal dugun neurrian zuen egonaldia bikaina izaten saiatuko gara eta zuen esanetara gaude zonak eta inguruneak eskeintzen dituen aktibitateei buruz berri emateko. Zuen iritsieraren zain gaude eta  egonaldiaren ondoren zuen eritzia jakitea benetan gustatuko litzaiguke.

AZPIKOETXEA LANDETXEAREN ERABILPEN ETA KONTRATAZIORAKO BALDINTZA OROKORRAK

DogfriendlyEn Azpikoetxea  todas las mascotas son bienvenidas.
Saber más...